(Ipar EH)

Axuri-sasoia zinez azkar ari da aurten

Gero eta kabala eskasia handiagoarengatik, aurten axuria azkar ordaintzen ari da: kiloa sei euro arte. Hamaika kiloko axuriak dira oroz gainetik saltzen, "Espainiako merkatuan".

Axuri-sasoia zinez azkar ari da aurten
Axuri-sasoia zinez ona da aurten.
Ainize Madariaga
2026/01/14 07:00

Axuri-sasoiak bide erdia egina du jada; azaro erditsutan abiatu baitzen. Aurtengoa, berezia da: kiloaren prezioa 6 euro arte igan baita zenbait kasuetan. Hori bai, prezio honek ez du iraunen, hastepeneko axuriak omen baitira hoberenak, gero, gizendu ahala eta esne hutsean izaten uztearekin, ez dutela gehiago gustu bera.

Xan Iribarne Itsasuko tratulantak bere berrogei urteko lan-esperientzia partekatu digu, eta aurtengoarekin zinez kontent da, bere erranetan: denendako on dela. Saratik has eta Garazi arte ari da lanean.

Bere ustez, aurtengo prezio azkarrak iraunen du ere heldu den urtean, kabalen eskasia gero eta handiagoaren eraginez.

Hamaika kiloko axuriak dira hobekien partitzen, Iribarneren erranetan, "Espainiako merkatuan". Berak, 50.000 euroko afera egiten du urte guziez, eta, momentukoz, erdia du egina.

Prezioaz galdegin diogularik, ez da denendako prezio bat eta bakarra, ez baita gauza bera kooperatibetan lanean ari diren laborarien kasuan, edo, xuxeneko salmenta egiten dutenen kasuan. Are, ez da ere gauza bera tratulant batetik bestera, balirudike "bakoitzak berea" egiten duela, ez baitute sobera "elkar aditzen".

Interesgarri izanen zaizu