Baigorri (Baxe Nafarroa)

Baigorriko Artzainen lasterketa maiatzaren 11n, Oilandoin gaindi bi lasterketa

Aurtengo edizioak Orthezeko Lilou Bel'ange elkartea lagunduko du, Angelman sindromea duen Lilou 12 urteko neskatxaren alde lan egiten duena.

Baigorriko Artzainen lasterketa maiatzaren 11n, Oilandoin gaindi bi lasterketa
Artzainen lasterketa Baigorrin 2024an. ARTZAINEN LASTERKETA
Mattin Lerissa
2025/05/05 14:21

Artzainen lasterkaldia maiatzaren 11n iragaitekoa da, igandearekin. Bi lasterkaldi Oilandoin gaindi:

  • Luzeena, 24 km 600 m plazatik plazara, Oilandoi, Uhakita eta Urdantzian gaindi. 1.350 metroko desnibela, 400 lasterkari lehiatuko dira.

  • Bestea 15 km plazatik plazara, Oilandoi eta Arrastoan gaindi, 940 metroko desnibela, 200 lasterkarirentzat.

Hauen ondoan, plazatik goizean 8:00etan abiatuko den 15 km-ko ibilaldia proposatuko da. Huntan parte hartzeko, izenak oren bat lehenago eman beharko dira lekuan berean.


Jakin aurtengo Artzainen Lasterkaldiak Orthezeko Lilou Bel'ange elkartea diruz lagunduko duela. Elkarte hunek 12 urteko Lilou neskatxa laguntzen du buruz eta gorputzez ezindua dena, Angelman sindromea duena. Eritasun genetiko arraro bat.


Euro bat berexiko da lasterkari bakotxari parte hartzeko ordainduko duenetik. Bestalde, Baigorriko Petrikorena eta Ortzaizeko Goikoetxea enpresek laguntzen duten zozketa eginen da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu