Urepele (Baxe Nafarroa)

Baigorriko mendi sindikateko presidengoan segituko du Michel Bidart Urepeldarrak

Herriko bozen ondotik, mendi sindikateko ordezkarien hautatzeko garaia jina da. Lau garren aldikotz Michel Bidart hautatua izan da beraz lehendakari postuan. Lehendakari ordea aldiz berria da : Lasako Valérie Aldacourrou izanen da.

Baigorriko mendi sindikateko presidengoan segituko du Michel Bidart Urepeldarrak
Michel Bidart joanden urtean sindikatuko egoitza berriaren estrenan - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/04/20 12:35

Baigorriko mendi sindikatuko eremuak zortzi herrik osatzeko dituzte (Urepele, Aldude, Banka, Baigorri, Irulegiko, Lasa, Azkarate eta Anauze).

Sindikatuak orotarat 8500 hektarea kudeatzen ditu, horietariko 2500 hektare Kintoan aurkitzen direlarik, eta berrogoi ta zazpi mila kabala ibiltzen dira sindikateko alhapideetan, izan ardi, behi, zaldi edo ahuntz.

Sindikatuko ordezkariek finkatu dituzten berritasun, bi aipatzen ahal dira : aurten, entsegu gisa, behi tropa batzuetan lepoko bereziak ezarriak izanen dira, leku definitu batzuetan egon daitezen kabalak. Eremu hortarik ateratzen direlarik, lepokoak lehenik tuta eginen du, eta behiak aitzina segitzen badu, lepokoak elektrika botako dako.

 

Beste berritasuna izanen da tresna berezi bat ezarriko dela mendiko ur erreserbetan, telefona mugikorrari lotua izanen dena. Distentzian ur heina zertan den ikusten ahalko da.

 

Kabalen borturatzeko sasoina ez da arras jina oraino. Data bat orai danik notatzen ahal dena hala ere : maiatzaren 23an iraganen dela Urepele marka ;  ibarreko behiek Sorogaineko bidea hartuko dute, burdin gorriz VE letrez markatuak izan ondotik Urepeleko plazan.

Interesgarri izanen zaizu