Baigorri (Baxe Nafarroa)

Baigorrikoop epizeria parte-hartzailea ideki dute Baigorrin

Baigorrikoop epizeria parte-hartzailea ideki dute Baigorrin, bitartekaririk gabeko saltegi baten bidez kalitatezko eta ahal bezain hurbileko ekoizpenak eskaintzeko.

Baigorrikoop epizeria parte-hartzailea ideki dute Baigorrin
Baigorrikoopeko Lise Sage Segard. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/10/20 16:22

Baigorrikoopen, elikagai mota anitz atzeman daitezke: haragi freskoa, arraina, esnekiak, lekaleak, kontserbak, arnoa, sagarnoa, kafea eta bertze hainbat ekoizpen. Proiektuaren xedea da ohiko AMAP sareetan atzematen ez diren produktuak ere eskuragarri ezartzea, ekoizleen eta erosleen arteko bitartekaririk gabe.

Proiektuaren gogoeta duela urte bat eta erdi hasi zuten, tokiko ekoizpenak eta kalitatezko produktuak biltzeko xedearekin. Urte hastapenean, lokala aurkitu zuten Baigorriko Isla parkean. Azken hilabeteetan, lokala berritu dute, apalak ezarri eta saltegia antolatu. Sukalde ttipi bat ere apailatu dute, eta egituraren ibilmoldea finkatu, saltegia idekitzeko prest izateko.

Baigorrikoopen parte hartu nahi dutenek urteko 40 euroko kotizazioa ordaindu behar dute pertsona bakarreko kide izateko. Familia edo kolokazio baten kasuan, kotizazioa 60 eurokoa da. Kide izateko engaiamendua entseatu nahi dutenek bizpahiru hilabetez entseatzeko aukera ere badute. Interesa dutenek saltegira hurbil daitezke idekitze orenetan: ostegunetan 17:00etatik 19:30etara, edo larunbat goizetan.

Interesgarri izanen zaizu