“Zuhaitzen armada” izenburupean, Iratiko mendigunetik Pignadako oihaneraino, erresistentzia ekologikoen bozak entzunaraziko ditu ikusgarriak.
Hecho en Casa konpainiak “Zuhaitzen Armada” izeneko ikusgarria prestatzeko antzerkilariak eta beste diziplina artistikoetako sortzaileak bilatzen ditu. Proiektua Iratiko mendigunetik Pignadako oihaneraino hedatzen da, eta helburua da erresistentzia ekologikoen botzak entzungarri egitea artearen bidez.
Jada martxan den proiektu hau hiru urtez garatuko da, eskualde desberdinetan taldeka lan eginez. Murgiltze-esperientzia artistikoa izanen da, non antzerkia, dantza, musika, kantua eta zirkoa uztartuko diren. Hizkuntzaren aldetik ere anitza izanen da: euskara, frantsesa eta gaskoiera baliatuko dira. Hori guzia ekologiaren mezua oinarri hartuta.
Interesdunek deitu dezakete 07 67 35 64 49 telefono zenbakira, edo informazio gehiago aurkitu dezakete Hecho en Casa konpainiaren webgunean.
Horrez gain, informazio bilkura bat antolatu dute asteazken honetan, Lekunberriko besten gelan, 19:00etan.
“Zuhaitzen Armada” ikusgarria 2027an emanen da, Hergaraiko oihan batean.