Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Bakartasunean, eritasunean, edo prekaritatean iragan arren, nola Eguberri besta alaia bilakarazi?

Duela egun batzuk Eguberri solidarioa ospatu dute 100 bat amikuztarrek Touzaa etxean. Amikuzeko hainbat Bihotzeko Ostatuak, Amalia, Gurutze Gorria eta La Gem elkarteek eta Salbatarreko Notre Dame lizeoko ikasleek eskaini zuten arratsalde solidarioa.

Bakartasunean, eritasunean, edo prekaritatean iragan arren, nola Eguberri besta alaia bilakarazi?
Eguberri solidarioa ospatu dute 100 bat amikuztarrek. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/12/29 09:32

Duela egun batzuk Eguberri solidarioa ospatu dute 100 bat amikuztarrek Touzaa etxean, Amikuzeko hainbat elkartek eta Salbatarreko Notre Dame lizeoko bigarrenek eskainirik. Giro goxo batean, belaunaldi guzien arteko topaketa izan da.

Alde batetik, ikasleek opariak bildu dituzte eta atsaskaria prestatu, arratsalde osoa urririk izan dadin parte hartzaile guziendako. Beste aldetik, Bihotzeko Ostatuek, Gurutze Gorriak, Le Gemek eta Amaliak haien helbide liburuxka baliatu dute, Amikuze inguruko hainbat pertsona hurbilarazteko.

Publikoan, bakarrik bizi diren pertsona batzuk, familia edo hurbilekorik gabe, baita sos gutti duten familiak ere, edota eri diren pertsona zonbait. Eguberriko magiak zoriontasuna anizkatzen badu, tristezia eta bakartasuna ere emendatzen ahal du. Antolatu duten Eguberri solidarioak, denek momentu goxo baten iragaiteko aukera ukan dezaten du xede.

Interesgarri izanen zaizu