Banka (Baxe Nafarroa)

Bankako besta komiteak asteburu alaia prestatu du ekainaren 26tik 28ra

Urtero bezala, ekain hondarrean, Bankako gazteek herriko bestetara hurbiltzeko gomita luzatzen dute. Komiteak hiru eguneko egitarau oparoa prestatu du aurten ere, bazkari herrikoia, mus txapelketa, dantza ikusgarria eta gaualdi animatuekin.

Bankako besta komiteak asteburu alaia prestatu du ekainaren 26tik 28ra
Bankako gazteria. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/06/25 14:57

Bestak ekainaren 26an, ostiralez, abiatuko dira Gau Bele taldeak girotuko duen afari herrikoiarekin. Erreserbak egiteko, 07 82 94 79 89 zenbakira deitu behar da.

Ekainaren 27an, larunbatez, bestak segituko du ezker paretan antolatutako mus txapelketarekin. Izena emateko, 07 82 94 79 89 zenbakira deitu behar da. Egun osoan jan-edana eta ostatua izanen dira. Arratsean, berriz, Top 14 errugbi txapelketako finala pantaila handian hedatuko dute.

Ekainaren 28an, igandez, egitaraua 10:30tan hasiko da mezarekin, herriko musika taldearen parte-hartzeaz lagundurik. Ondotik, aperitifa eskainiko dute Olhaberrin, bazkariaz segiturik. 18:00etan, Burgaintzi taldeak dantza ikusgarria eskainiko du. Eguna taloekin eta DJ Kikinettek girotuko duen gaualdiarekin bukatuko da.

Interesgarri izanen zaizu