Izura-Azme (Baxe Nafarroa)

Batean elurra, ondokoan haizea edo euria: aurtengo negua sasoi berezia da mendi ateraldientzat

Zeharka elkarteko Bixente Oihanartek, mendi ateraldiak proposatzen ditu negu huntan, oinez, raketez, edo igluak egiteko. Baina aurten aroagatik, egunetik biharamunerat erabakiak hartu behar dira.

Batean elurra, ondokoan haizea edo euria: aurtengo negua sasoi berezia da mendi ateraldientzat
Aurten sasoi berezia mendi ateraldientzat. ZEHARKA
Jone Barneix
2026/02/18 11:59

Izurako Bixente Oihenart urte guzian ari da mendiarekin lanean, ofizioz mendi gida baita. Duela dozena bat urte Zeharka enpresa sortu zuen. Neguan elurretan ibiltzea proposatzen du, raketez egun erdi edo osoan, edo haurrekin iglu bat nola egiten den ere erakusten du. Ez dira ateraldi arruntak, mendia izigarri untsa ezagutzen du Bixentek, eta inguruan ikusten diren mendietaz, arboletaz, elurretan izaiten ahal diren erbi, basurde edo basahuntz hesak erakusten ditu, batzuetan mendietako basa abereak ere ikusten dituzte, harrapariak besteak beste. Hots ibiltzeaz gain, mendiko bizia erakusten du ateraldi horietan.

Inguramen naturalaz duen jakitatea partekatzen du. Publikoari egokitzen da, batzuek ibilbide kiroltsuagoak nahi badituzte, hori ere egiten badaki.

Ateraldientzat, material guzia furnitzen du Zeharkako Bixente Oihenartek. Egun erdiko ateraldia 35 eurotan da, egun osoa 45 eurotan. Interesatuek deitzen ahal dute 06 88 92 39 73rat.

Interesgarri izanen zaizu