Nafarroaren eguna bezperan, usaian bezala kantu eta musika ederrez jantziko da eliza.
Batuz taldea lehenik, mugaz gaindiko haur eta nerabeekin osatu den taldea da. Errenteria Oreretako Zaria koru eskolakoak aurkitzen dira, Imanol Elizazuk zuzendurik; baita Manex Erdozaintzi Etxart kolegiokoak Intza Daguerrek zuzendurik. Euskal herriko kantu berri eta xaharrak emanen dituzte, baita Brasil edo Kolonbiakoak, gospel batzu ere.
Eta bigarren partean, Emakumende, Baionako kontserbatorioko musika erakasle profesionalek osatzen dutena, hala nola biolinan Marina Beheretxe, zeharkako flautan Marie Hirigoien Bidart, txirula eta ttunttunean Pauline Lafitte, saxofoian David Arriola, esku soinuean Laura Bidet, tronboian Jérome Capdepont, klarinetean Maite Duboué, biolinan Delphine Labandibar. Eta hauek ere kantu ezagun eta ezezagunak emanen dituzte, haien maneran ber-ikusi dituztenak.
Goi mailako kontzertu bat beraz. Eta kontzertu hunen ondotik, Baigorriko ikastolako korralean gaualdia segituko da Jarauta 69 txarangarekin.
Basaizeak antolaturik