Garaztarrak dantza taldearen 70 urteen kari, egunaldi bat antolatua da taldetik iragan diren dantzari guztien elkartzeko. Iazko sorkuntzaren ondotik, aurten dantzari gazteak Estatu Batuetarat joanen dira.
Garaztarrak dantza taldearen 70 urteak dira aurten, eta urtebetetze hori maiatzaren 17an iraganen da. Gaur egun, 60 dantzari biltzen duen taldeak dimaki on bat badu, bulego gazte batekin.
Dantzaren transmisioak garrantzia badu taldean, ikasteko prozesuan, eta hizkuntzak ere bai. Iparraldeko herri desberdinetan, dantza usu frantsesez egiten baldin bada ere, erdaldunen presentziaren loturik, Garaztarrak taldean euskaraz baizik ez dira egiten kurtsoak. Bulego gazteak atxiki nahi duen berezitasuna.
Iazko sorkuntzaren ondotik, aurten bidaia bat antolatzen dute, Estatu Batuetarat joateko. Harremanak sortu nahi dituzte hango dantzariekin, trukaketen antolatzeko hurrengo urteetan.
Urtebetetzea maiatzaren 17an iraganen da. 10:30etatik goiti desfilea iraganen da, eta 12:00etan bazkaria. Bazkariarendako, izen emaiteak 06 32 10 67 33 zenbakira.