Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Beldur Tour: Donapaleuko istorio ilunak ezagutzeko bisita gidatuak

Donapaleuko eta inguruko herrietako gertakari ilunak, krimenak eta leiendak ezagutzeko parada izanen da Omiasaindu egunean. Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoak antolaturik.

Beldur Tour: Donapaleuko istorio ilunak ezagutzeko bisita gidatuak
Alexandra Larralde Turismo Bulegoko langilea. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/10/30 07:38

Oren bateko ibilaldian, Donapaleuko zenbait leku markatu dituzten bost istorio kondatuko dituzte. Historian zehar gertaturiko gertakari ilunak, isilpean gelditu diren istorioak eta herriko leiendak izanen dira bisitaren ardatza.

Alexandra Larraldek prestatu ditu bisita gidatuak, Robert Elizondo Xiberoako historialariaren laguntzarekin. Istorioak molde berezian kondatuko dituzte, ilunabarrarekin batera, ibilaldiari giro berezia emateko. Bi hitzordu antolatu dituzte: urriaren 30ean, ostiralarekin, frantsesezko bisita eginen dute 18:30tan; euskarazkoa, berriz, azaroaren 1ean, igandearekin, 17:30tan, Omiasaindu egunean. Parte hartzeko, izena aitzinetik eman behar da Turismo Bulegoan. Bisitak sei euro gostako du.

Interesgarri izanen zaizu