Aña Errotabehere herritar gazteak Elgenia ostatua ideki zuen 2023an, 23 urtez zerraturik egon ondotik. Haren amatxik ofizioa utzi zuenetik hetsia egon zen.
Ideki, urte batez aktiboki arizan, eta berriz zerratu..... Eta Elgeniako bortak zerraturik ikustea halako ximiko bat zen herriarentzat. Alabaina, joan den urtean, Aña Errotabehere ostatua berriz zerratzera behartua izan zen, eritasun arrazoinez.
Baina berri ona da: minbizia garaiturik, Aña orai berrindarturik heldu da, eta ofizialki heldu den urtarrilaren 9an Elgenia ostatuko ateak berriz idekiko ditu.
Urtarrilaren 9an izanen da, beraz, lehen topa eguna: pintxo-tapasak eta gaualdi goxo bat izanen dira karietara. Urtarrilean berean, Union Basqueko mus lehiaketako partidak ere antolatuko dira asteburuetan. Ondotik jinen diren hitzorduendako, Aña Errotabeherek nahi du poliki joan, baina ideiak ez ditu eskas: bertso saioak, kontzertu ttipiak, bruntxak eta beste hainbat ekitaldi.