Behaskane-Laphizketa (Baxe Nafarroa)

Bi kargualdiren ondotik, Gabriel Belleau Behaskane-Laphizketako auzapeza ez da berriz aurkeztuko

2014tik auzapeza da, eta hamabi urtez herria garatzen ikusi du, batez ere biztanle eta etxebizitzaren kopuruaren aldetik. Azken kargualdi gogor baten kontakizune egin dauku. Bere zerrendako axuantek zein gazte berri zonbaitek segida hartuko dute.

Bi kargualdiren ondotik, Gabriel Belleau Behaskane-Laphizketako auzapeza ez da berriz aurkeztuko
Gabriel Belleau 2014tik auzapezgoan da, eta aurten bere lekua utziko du. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2026/02/16 14:48

Bi kargualdiren ondotik, Gabriel Belleau Behaskane-Laphizketako auzapeza ez da berriz aurkeztuko aurtengo herriko bozetan. 2014tik auzapeza da, eta hamabi urtez herria garatzen ikusi du, batez ere biztanle eta etxebizitzaren kopuruaren aldetik. Bere zerrendako axuantek zein gazte berri zonbaitek segida hartuko dute mahainaren gainean diren proiektuak jarraitzeko eta bururatzeko.

2026ko martxoan, bere kargua erretreta familiarekin gozatzeko utziko du. Baina momentu lasaiagoen xerkatzetik haratago, azken kargualdi bortitz baten kontakizuna egin dauku Belleauk. Izan ere, bere bigarren mandatua COVIDaren krisarekin hasi zen 2020an, eta estatu eta departamenduaren diru laguntzen apaltzearekin. Auzapezak ondorioak herriek dituztela pairatu azaldu dauku, eta zailtasunak nabarmentzen ditu herrien funtzionamenduan.

Zailtasunak, baina lorpen ederrak

Azken kargualdi horretan, 2017an hasi proiektu bat burutu dute behaskandarrek. Herriko Etxe berria, modernoa eta funtzionalak herriko zentroa osatzen du. Helburu nagusia Behaskaneko zentroa egiazko leku bat bilakatzea zen, orain arte ez baitzen bereziki markaturik.

Behaskane, handituz handitu

Ez da nehorendako sekreturik. Behaskane autoz trabeskatzen baduzue, eraikin dituzten eta eraikitzen ari diren etxe berriek zuen begirada erakarri dute, segur-segura. 550 bat biztanle badira Behaskanen 2026an, 2011an, 430 baizik ez zirelarik. Geroz eta bizitegi eta etxebizitza gehiago agertzen dira bazterretan, Donapaleuren ondoan den herri ttipian, Donapaleura joaiteko errextasunak lagundurik. Garapen hori ez da oraino bukatua, Bizkarreta etxearen proiektua oraino bidean dela eta. Urte bukaeran, 30 etxebizitza sozial berri ukanen ditu herriak.

Interesgarri izanen zaizu