Asteburu huntan abiatuko dira Bidarraiko bestak, berriz beren ohiko garaira itzulirik. Uztailaren 10etik 14ra iraunen dute.
Huna nagusiki nola iraganen diren.
Ostiralez, 10ean: 19:00etan besten idekidura Barberaenean, 19:30tan Burrunka taldearen ikuskizuna eta talo ta xingar, ondotik gaualdiak segituko du osoki Barberaenean.
Larunbatez, 11n: 15:00etan jokoak haurrentzat (Oreka Zirko) eta gazteentzat (besta batzordekoak), 21:00etan kontzertuak: Janus Lester (Bera) eta Sukena (Oñati), ondotik DJ Musikalan (Senpere).
Igandean 12an: eguerditan paella bazkaria, Lasa Kantuz taldeak animaturik, 17:30etan artzain xakur lehiaketa eta talo ta xingar, 21:00etan Pog Mahone (Irlandako musika).
Astelehenan, 13an: 19:00etan aperitifa gaiteroek animaturik, 20:00etan zikiro jatea, Botakantu taldeak eta Baigorriko gaiteroek alaiturik (afariko txartelen aitzin-salmenta uztailaren 10ean, 17:00etan herriko plazan), gaualdia Iratzar Erromeria taldearekin (Goizueta).
Astearteez, 14an: eguerditan Noblianean bazkari alaitua (izenak aitzinetik emanez 05 59 37 70 89rat dietuz).