Donapaleuko herriko etxea bildu berri da, besteak beste bozkatu dutena da, Bideak Kultur gunea kitorik baliatzen ahalko dutela Amikuzeko elkarteek. Bestalde, lur-zergak eta bizitegi-zergak hein berean mantenduko dituzte 2026 urterako.
2026ko aitzinkontuak bozkatu ditu Donapaleuko herriko etxeak, nahiz eta heldu diren hauteskundeetan irabaziko duen herriko kontseiluak arra-moldatzen ahalko dituen.
Zergen ehunekoak bozkatu dituzten: eraikitako lur-zerga, eraiki gabeko lur-zerga eta bigarren etxebizitzen bizitegi-zergei dagokielarik: ez da aldaketarik izanen zerga horietan, orain arteko berak izanen dira beraz.
Auzapezari eman diote baimena elektrizitate moldaketak egin ahal izateko lur batzuk zeharkatu ahal izateko.
Kontabilitate afera batzuk: amortizamenduak egitean, materialarendako edo diru-laguntzendako, neutralizatu nahi izanez gero, bozkatu dute haien ez neutralizatzea.
Departamenduaren ardura pean den Airetik gela ikastetxeek baliatzen dute, eta baimena emana izan zaie haien erabiltzen segitzeko.
Merkatu estaliko eta zerri-merkatuko obrek segitzen dute aitzina, zerri-merkatuko teilatu gainean eki-plakak ezartzeko ideia zuten, alta, Enedisek erran die saturatua dela eskualde hori, eta sobera elektrizitate ekoiztuko lukete, beraz, E Berria enpresak beste proposamen merkeagoa egin dio herriko etxeari, 75.000 eurokoa (aitzin 90.000 euro zen lehen) baina indar gutiago ekoiztuko du eta kw bakoitza merkeago saldu beharko dute. 11 euro/kW izatetik, 9€/kW
Bideak da turismo bulegoa, baimena eman dio herriko etxeak tiketen saltzeko. Eta, Amikuzeko elkarte eta kultur elkarteek kitorik izanen dute gunearen baliatzea, alta, bideo-proiektagailurik gabe.
Konbenio bat ere izenpetu du herriko etxeak eskolekin, SIRP izenekoa, Donapaleuko idazkaria horretan ari da lanean, eta deliberatu da haiendako egiten duen lana, SIRP horri fakturatzea.
Gauza bera eginen da ere Bideak gunearen kasuan, herriko etxeko langileak izanagatik, haiek egiten dituzten Bideak guneko baratzearen kudeaketa-lanak Bideak guneari fakturatuak izanen baitzaizkio (karguak eta kargu sozialak).
Bukatzeko, erran, Monika Legarto hautetsia bihotzez eskertzen duela Amikuzeko Irratiak, urte guzi hauetan egin dizkigun herriko etxeko bilkuren bildumengatik. Bide on xuri!