Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Bizi bukaerari lotutako artak aipagai Donapaleun urriaren 2an

Urriaren 2an, hiru probintzietako CPTS egiturak bizi bukaerari eta sendaezinak diren eritasunen artari buruzko eguna antolatuko du Donapaleun. Profesionalei zuzendu hitzordu horretan, lege aldaketak eta indarrean den legedia izanen dira hizpide.

Bizi bukaerari lotutako artak aipagai Donapaleun urriaren 2an
Jenofa Lamarque CPTS. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/10/01 18:39

Bizi bukaerari lotutako artak eta sendaezinak diren eritasunen artak izanen dira eguneko gai nagusietarik. Profesionalek beren esperientziak eta ezagutzak partekatzeko parada ere ukanen dute. Bestalde, zaintzaile eta profesionalen babesa ere aipagai izanen da. Bizi bukaerako egoeretan pazienteak artatzeaz gain, profesionalek ere beren burua babesten ikasi behar dutela oroitaraziko dute.

Interesgarri izanen zaizu