Aitor Bizkarra bertsolari bizkaitarra Aiherran arituko da ostiral honetan, Amets Artzallusekin batera, Beltzuntzek antolatzen duen bertso afariaren kari. Bizkaiko finala jokatu du aurten, eta nahiz eta finalean galdu, ibilbide polita egin du.
Aitor Bizkarra bertsolari bizkaitarra Aiherran arituko da ostiral honetan, Amets Artzallusekin, Beltzuntzek antolatzen duen gaualdiaren kari, Gozategia ostatuan. 29 urteko Abadiñoko bertsolariak Bizkaiko finala jokatu du aurten, hirugarren aldiktoz, eta nahiz eta finalean galdu, ibilbide polita egin du.
Abadiñoko bertso eskolan hamabi urterekin hasi zen, baina baziren urte batzuk jada, bertso munduan ibitzen zela, bere aita eta haren lagunak bertsozaleak zirela eta. Hamasei urte arte bertso eskolara joaiten segitu ondotik, zonbait urtez baztertu zuen bertsolaritza bere egunerokotik. Hogei urterekin, azkenean, bertsolaritzari berriz lotu zen, lagun taldeak sortzen zuen grinari esker.
Gaur egun lurraldeko txapelketa handienetan parte hartzen dituen bertsolaria Aiherran arituko da. Gozategia ostatuan iraganen da bertso afaria, Aitor Bizkarra eta Amets Arzallusek Ramuntxo Kristiren gaier erantzunen diete. 19:00etan hasiko da saioa, 25€tan afaria. 06 22 37 96 50 zenbakira dei ezazue edo beltzuntzeelkartea@gmail.com helbidera idatz ezazue, tokia erreserbatzeko, lekuak mugatuak baitira.