Jatsu (Baxe Nafarroa)

Botakantu taldeak jalgi berri duen diskoaren aurkezpena eginen du apirilaren 25ean Jatsuko elizan

Larzabaleko Lagun Ttipiak haurzain etxearen sustengu kantaldia izanen da, 19:30etarik goiti hasiko dena. Lehen partean Mailiz eta Baptiste, ondotik Berzaitz anaiak eta finitzeko Botakantu 'Aurpegi berriei' diskoaren aurkezpenarekin.

Botakantu taldeak jalgi berri duen diskoaren aurkezpena eginen du apirilaren 25ean Jatsuko elizan
Botakantu taldeko Julen Aured. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/04/23 12:32

Botakantu taldeak 2023an plazaratu zuen lehen diskoa, arrakasta handia ukan zuena. Hiru urte berantago, ‘Aurpegi berriei’ disko berriarekin agertzen da taldea.

Zortzi kantu biltzen ditu lan berriak, eta lehen diskoan ez bezala, guziak sorkuntzak dira. Haurtzarotik doluraino, amodio istorioetatik pasatuz, kantu hauek badute puntu amankomun bat: transmisioa. Taldekideek beren bizitzako esperientzia ezberdinak kondatu nahi izan dituzte diskoan.

‘Aurpegi berrieri’ izenburua hautatu dute taldean kantari eta musikari berriak sartu direlako, baina baita ere 2023az geroztik taldekide batzuk aita bilakatu direlako.

Lehen diskoarekin konparatuz, musika tresna gehiago entzuten dira bigarren honetan; soinu kalitatea ere hobetu da, besteak beste Lagun Arte konpainiako Patrick Fisher soinu teknikariari esker.

‘Aurpegi berriri’ disko berriaren aurkezpena apirilaren 25ean izanen da Jatsuko elizan, Larzabaleko Lagun Ttipiak haurtzaindegiaren alde, 19:30etarik goiti. Lehen partean Mailiz eta Baptiste ariko dira, Berzaitz anaiak eta ondotik, Botakantu. Jatekoa eta edatekoa izanen da lekuan berean.

Interesgarri izanen zaizu