Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Bularreko minbiziari buru egiteko Garazi Arrosez urriaren 4 eta 5ean

Urriko lehen asteburuan Garazi Arrosez ekimenaren 10. edizioa iraganen da, milaka emazteren parte-hartzearekin. Lasterketa hutsetik haratago, elkartasunaren eta prebentzioaren aldeko mugimendu indartsua bihurtu da urteotan.

Bularreko minbiziari buru egiteko Garazi Arrosez urriaren 4 eta 5ean
2022ko Garazi Arrosez lasterkaldia Donibane Garazin. GARAZI ARROSEZ
Irulegiko Irratia
2025/10/03 18:01

Urriaren 4 eta 5eko asteburuan Garazi Arrosez ekimenaren 10. edizioa iraganen da Donibane Garazin. Urtez urte indarra hartuz joan den ekitaldi honek milaka emazte bilduko ditu berriz ere minbiziaren aurkako borrokan.

2015ean sortua, Garazi Arrosez ez da ohiko lasterketa bat. Herritarren arteko mugimendu solidarioa bihurtu da, eta jendetza mobilizatzen du prebentzioa, detekzio goiztiarra eta eritasuna pairatzen dutenen babesa sustatzeko.

Emazte guzientzat zabalik

Ekitaldia emazte guzientzat da irekia, eta parte hartzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: ibilaldia, lasterkaldiak. Aurten gainera, Garazi Arrosez Ttipi izeneko lasterketa berria antolatu da urriaren 4an, larunbatez. 6 eta 11 urte arteko haurrentzat urririk.

Urte osoko engaiamendua

10 urte hauetan zehar, izen-emate, babesle eta salmenta solidarioetatik ukandako diruarekin osasun laguntzako zerbizu osagarriak finantzatu dira: jarduera fisiko egokitua, dietetika, sofrologia, eta beste hainbat. 10. edizio honetan parada izanen da azken urteetan parte hartu duten milaka emazte, laguntzaile eta babesle guziei eskerrak emateko. Sorpresak eta memento bereziak prestatu dira edizio hau ahanztezina izateko.

Interesgarri izanen zaizu