Buztintze-Hiriberri (Baxe Nafarroa)

Hauteskundeak: Bustintze-Hiriberrin Henry Inchauspé oraiko auzapeza berriz presentatzen da

5garren agintaldia izanen da Henry Inchauspé-rentzat. Zerrenda ez du arras bururatua, falta ditu 2 emazte.

Hauteskundeak: Bustintze-Hiriberrin Henry Inchauspé oraiko auzapeza berriz presentatzen da
Buztintze Iriberrin oraiko zerrendak segitzen du, 4 kontseilari gehiagorekin
Jone Barneix
2026/02/04 12:19

Erran behar da ondoko hauteskundeetan, 7 kontseiluetarik 11 kontseiluetarat pasa behar direla. Buztintze herria doi bat handitu da azken urte hauetan, bizitegi berriak eta familia berriak jin baitira herrirat bizitzera. Gaur egun 105 herritar kondatzen dira.

Azken urteetan egin obra nagusietan izan dira bi kartierreko elizen konponketak, eta herrian ez baitzen pilota plazarik, hori ere eraikia izan da.

Buztintze Iriberri gehienbat laborantxari itzulia da. Bainan bada ere harrobi handi bat herrian, 50bat lanposturekin. Herriarentzat diru iturri bat da enpresa hau, urte guziez zerga pagatzen baitako Bustintzeri. Bainan enpresaren aktibitatearen arabera kalkulatua da zerga hau, eta azken urteetan ttipituz doa : herriek bideen egiteko diru laguntza guti dutenez, bideen konponketa gutiago egiten dute, eta ondorioz harrobiaren aktibitatea ere ahulduz doa.

Henry Inchauspé 5garren aldikotz zerrenda buru gisa aurkeztuko da martxoko hauteskundeetan. Eta auzapez gisa hautatua balin bada, ikusiko hauteskundeetarik landa Garaziko mendi sindikateko presidengoan egoiten den ere.

Interesgarri izanen zaizu