Chikungunya eritasunaren kontra mustiken kontrako tratamendua eginen dute Donibane Garazin, urriaren 12tik 13rako gauean.
Eskualdeko Osasun Agentziak eta Donibane Garaziko herriko etxeek jakinarazi dute Chikungunya eritasuna Donibane Garazin gaindi barreatzen hasia zela. Ondorioz, mustiken kontrako tratamendua eginen dute urriaren 12tik 13rako gauean 22:00etatik 07:00etara. Tratamenduak Donibane Garaziko bost eremu hunkituko ditu: Renaud etorbidea, Ugangako bidea, Urgaineko karrika, Salikarte auzoa eta Jara edo geltokiko auzoa.
Tratamenduak iraun artean, etxe barnean egoteko aholkatua da. Halaber, leihoetatik intsektuak sar ez daitezen neurriak hartzea eta etxe inguruko fauna babestea galdegin dute. Tratamenduaren ondotik, baratzeko barazkiak ontsa garbitu behar dira kontsumitu aitzin.