Omiasaindu ospatzen da azaroaren lehenean eta hilobiak garbitzen eta konpontzen ibiltzen den Azkarateko Bixente Berhok garai honetan usaian baino lan gehiago du. Ohidurak jarraitzen du bainan ez lehen bezain azkar.
Azkaraten Bixente Berho harri-pikatzailea da, familia-enpresako laugarren belaunaldikoa da bere kusiarekin. Harriaren lanbidea etxetik ikasi du, baina bi urtez Castresen formakuntza egin zuen harri-zizelkaritzan.
Bere tailerrean etxe izenak, etxetako arte gaineko harriak, supazter-harriak, eskailerak eta sukaldeko lan-mahaiak egiten dituzte, bai barneko zein kanpoko.
Columbariumak gero ta gehiago egiten dira
Azken urteetan hilerrietan geroz eta columbarium gehiago egiten dira, errautsak gordetzeko tokiak, eta horrek lan berriak ekarri dizkio Bixente Berhoren enpresari. Ehorzketetarako hilobien idekitzeak ere egiten dituzte, eta horretarako ikastaldia egin du beharrezko onespena eskuratzeko. Azkaraten, Baionarako bidean da Berho enpresa, haiekin harremanetan jartzeko 05 59 37 05 13rat deitu behar da.