Donapaleu (Baxe Nafarroa)

'Dantzan bizi' ikusgarria Burgaintziren 50 urtekari

280 parte hartzaile izan dira Burgaintziren 50 urtekari eskaini den ikusgarrian. Adin guzietakoak ikusi dira elgarrekin kantuz eta dantza jauzitan. Lan haundia eramana izan da denen kudeatzeko eta ikusgarria burutik buru josteko

'Dantzan bizi' ikusgarria Burgaintziren 50 urtekari
Dantzan bizi Burgaintzi taldearen 50 urtekariko parte hartzaileak IRULEGIKO IRRATIA
Marie Agnes Gorostiague
2026/10/28 10:53

Sortzez Ainiza Idiondokoa zen Irigoien apezak abiatu zuen Burgaintzi taldea 1976an eta 50 urte berantago, 280 parte hartzale dantzari, musikari eta kantari taularatu dira urtebetetzea ospatzeko.

 Burgaintzi taldearen hastapeneetan zen Léon Ithurriague ikusi dugu dantza jauzitan eta biziki bihozkaturik zen solastatu dugularik. Laura Perez eta Antton Arraspin musikariek goraipatu dute, Ekhi Lambert musikari Irulegitarrak egin moldaketeek harroaldi bat eman dutela dantza batzueri.



Andoni Irigoien eta Fany Duhalde dantzari eta kudeatzaileak uros ziren atera den emaitzarekin, azpimarratuz Burgaintzi familia haundi bat dela, belaunaldi batetik besterat transmizioa egiten dakiena.

Miren Etxart eta Chantal Erguy kantariak ere lorios ziren Serge Labescauren zuzendaritzapean eman dituzten kantuekin. Bestalde emozio haundia sortu du, Burgaintzi taldearen 50urteko ibilbidea kondatzen duen kantua denek batean eman dutelarik, hunen idazlea delarik Xabina Erguy.

Joan den urriaren 24 eta 25ean  hiru emanaldi eskaini dituzte Airetik gela mukurru bete baten aitzinean.

Interesgarri izanen zaizu