Maiatzaren 8an, dantzaz eta musikaz girotu da Donibane Garazi, Dantzari Ttiki egunaren karietara. Ipar Euskal Herriko dantzari gazteen topaketa handiak ehunka haur bilduko ditu aurten ere, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroatik jinik.
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatu hitzorduak urte osoan ikasitako dantzak plazaratzeko parada eman die haurrei. Orotara, 39 dantza talde eta 1.600 haur baino gehiago ikusi dira. Musika eskoletako ikasleek ere parte hartu dute, emanaldiak girotuz.
Egitaraua goizeko 10:00etan abiatu da, herriko karriketan barna egin den desfilearekin. Ondotik, 11:00etan, haurren dantza saioak izan dira plazan.
Eguerdian, piknika giroan bazkaltzeko parada izan da, lekuan berean talo eta ostatu. Arratsaldeko programa 13:30etan hasi da “Kontserbatorioa dantzan!” ikusgarriarekin, eta 15:00etan dantzaldia eskaini dute Jose Cazaubon eta Kiki Bordatxok. Haur zein helduk, parte hartu izan du.
Antolaketan, Garaztarrak taldearen eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen laguntza ukan du Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.