Baigorri (Baxe Nafarroa)

Dantza gustukoa dutenentzat Arinki Dantzarien taldeak hitzordua ematen du azaroaren 29an Baigorrin

Badu orai 15 bat urte talde hau sortu zela. Duela hiru urte indartu den taldea da. Eta gaur egun 50 kide ibiltzen dira Arinki taldean, 20 urtetarik 80 urtetarat, Garazi, Baigorri, Amikuze, Iholdi edo Hazparnetik jiten direnak.

Dantza gustukoa dutenentzat Arinki Dantzarien taldeak hitzordua ematen du azaroaren 29an Baigorrin
Arinki Taldeko Annie Lopépé eta Michel Etxegarai - IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/11/26 14:25

Bi dantza eramaileekin, edozein motatako dantzak ikasten dituzte, euskal dantzak, baina ere bikote dantzak, lerrokoak eta beste.

Errepikak astearte arratsaldez eta ostegun arratsez egiten dituzte. Eta hiruzpalau aldiz urtean, dantza arratsaldeak antolatzen dituzte, orkestra batekin, deneri idekiak direnak.

Arinki taldean dantzan ikasten eta ari diren Annie Lopepe eta Mixel Etxegarai-entzat plazerra baizik ez da, dantzaren plazerra, talde giro ezin hobean.

Dantzatzea gustukoa dutenentzat, Arinki Dantzarien taldeak hitzordua emaiten du igande huntan Baigorri plaza xokon, 14:00etatik 19:00etara, Iparla musika orkestrarekin. Jakin bixkotx, edari eta xokolat esne izanen dela ere. Xehetasun beharrean balin bazirezte, deitu: 06 83 31 31 85

Interesgarri izanen zaizu