Larzabale-Arroze-Zibitze (Baxe Nafarroa)

“Distopia baten kronika”: Covid garaiko artikuluen bilduma aurkeztua izanen da Baxe Nafarroan

Angel Bidaurrazaga medikuntzan doktorea da, eta irakasle eta ikertzaile aritua da EHUn zein UEUn. 2020 eta 2025 urteen artean “Covid urteez” independentea.eus webgunean idatzi dituen artikuluen bilduma da Distopia baten kronika liburua.

“Distopia baten kronika”: Covid garaiko artikuluen bilduma aurkeztua izanen da Baxe Nafarroan
Ihintza Tellabide Amunarriz editorea. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/03/13 11:14

Osasunaren eta medikuntzaren ikuspegi kritiko batetik idatzi ditu artikuluak Angel Bidaurrazagak. Egilearen ustez, pandemia garaian botere publikoek hartu zituzten neurri askok izaera distopikoa edo totalitarioa izan zuten; horien artean aipatzen ditu konfinamenduak, maskaren erabileraren inposaketa, txertoetan erabilitako osagai batzuk, edota haurrek pairatu zuten isolamendu soziala.

Distopia baten kronika liburua aurkeztuko du Angel Bidaurrazaga idazleak martxoaren 13an, ostiral arratsaldean, Larzabalen, Ezpeletania gelan, 19:30tan. Halaber, larunbatean aurkezpena izanen da Ortzaizen, Menta liburu-dendan.

Aurkezpen eta solasaldian harekin batera ariko da Ihintza Tellabide Amunarriz, independentea.eus-en editore lanetan ari dena eta liburuaren aitzinsolasa idatzi duena.

Interesgarri izanen zaizu