Herri ohetegietan biztanleek lo egiten dute -usu lanarengatik-, baina ez dira baitezpada han bizitzen egunerokoan. Kostaldeko hainbat herriren kasua da: gero eta biztanle gehiago, baina bizi gutti. Donapaleuren bilakatzen ahalko ote da?
Lizeo berri bat, haurtzaindegi berri bat, aisialdi zentro berri bat... Gastatuak dira gazteak Donapaleun, baina azpi egitura horietan ibiltzeaz gain, herriko karriketan ibiltzen direa? Hara zer den Herriko Etxearen kezka bere gazteriari begira. Iazko Donapaleuko besteetan komitea eta beste elkarteen arteko elkarlana konplikatua zela ohartu ondotik, bilkura bat antolatu du Herriko Etxeak, besta komitea eta beste elkarteen arteko elkarrizketa idekitzeko gisan.
Helburu nagusia, herriko eragileen arteko harremanak zaintzea, karrikak berriz dinamizatzeko. Amaia Espagno Herriko Etxeko langileak adierazi daukun bezala, bilkuran bi zailtasun nagusia nabarmendu dituzte Donapaleu biziarazten duten aktore desberdinek. Lehenik, egutegiaren arazoa, eta bigarrenik, gazte eskasa.
Erritmo desberdinetan bizi diren elkarteak...
Lehenik eta behin, taldeen egutegiak azpimarratuak izan dira. Besta komiteak eta beste elkarteek ez dute ber erritmoan lan egiten. Hain zuzen ere, besta komiteak, bere aldetik, bere ekitaldiak eta horien egitarauak aitzinetik aurreikusi behar dituzte. Horiek ez bezala elkarteek ez dituzte animazioak hain goiz aurreikusten.
Oh gazte oh, non hiz?
Bigarrenik, eta seguraski kezka handienak pizten dituen konstatazioa: besta komiteak ez du kide berririk atxemaiten. Nahiz eta ideia frango ukan, talde ttipia da, eta batez ere dinamikoa den taldearen partea. Izan ere, denak ikasleak dira, eta ikasketak urrun egiten dituztenez, urtean zehar mobilizatzea zaila zakote. Horren ondorioz, udan baizik ez dira presente, eta ez dute denborarik edo aukerarik beste elkarteengana joaiteko.
Ohartarazte harrigarri bat, herrien estatistikak ezagutuz. Donapaleuko herriak 2 204 biztanle kondatzen zituen 2023an, eta kopuru hori etengabe emendatzen da. INSEEren zenbakien arabera, 2019an kopuru horrek ez zuen 1 850 gainditzen. Alta, biztanleen %38-k 60 urte baino gehiago bazituen, %28 erretretan eta %37,2 aktiboa zen. Nahiz eta biztanleria emendatu, zenbaki horiek egonkorrak agertzen dira azken hamarkadetan. Bestalde, etxebizitzer dagokienez, 2022an, etxebizitzen %3,8 bigarren etxebizitzak ziren eta %10 etxebizitza hutsik, igurikatze guzien aurka, murrizten ari diren zenbakiak dira azken urte horietan.
Proportzionalki zenbaki horiek egonkorrak badira ere, biztanleria emendatzen dela eta, erretretadunen kopurua ere. Alta gazteenak ere ber joera segitzen du. Hori dela eta, zahartzen ari bada herria, gazteak ez dira herritik abiatzen ere ez. Baina non ote dira? Proposamen eskasik ote da gazteendako Donapaleun?
Gazteen eskasaz gain, Amaia Espagnoren arabera, gazteen lehentasunak aldatu dira. Bere ustez, geroz eta guttio erakartzen ditu gazteak, besta komiteko kide izaiteak. Gaur egun, bestetan gozatu nahi dute, eta ez lan egin. Irudi faltsu horren deseraikitzeko, dantza eta kirol elkarteak deitzeko proiektua jakinarazi dute gazteek, kide berrien atxemaiteko asmotan.
Herri ohetegi bilkatazen ari dea Donapaleu?
Biztanle gehiago, bizi guttiago... Kezkak sakonago bateak animatzen ditu Amaia Espagno eta Herriko Etxekoak. Elkarteek orokorki, gauza pila bat antolatzen dute udan zehar, baina urtean zehar ez, eta animazio guttiren bilana egiten dute. Hori dela eta kostaldeko hiri zonbait bezala, herri ohetegi bat bilakatzeaz beldur dira Amikuztarrak: herri ohetegietan biztanleek lo egiten dute -usu lanarengatik-, baina ez dira baitezpada han bizitzen egunerokoan. Espagnoren arabera, hortaz ohartu dira eragile desberdinak bilkuran: “Interesgarria zen ikustea urtean zehar elkarteek gauza gehiago antolatu beharko lituzketela”.
“Interesgarria zen ikustea urtean zehar elkarteek gauza gehiago antolatu beharko lituzketela”.
Donapaleu ez bada oraino herri mamu bat bilakatu, tendentzia geroz eta gehiago agertzen ari da. Biztanle anitz, baina mugimendu gutti, herritar batzuen arabera. Horregatik inarosten ari dira Herriko Etxeko langileak, baita herriko eragileak ere, herriaren dinamika aldatzeko. Behin kezka eta arriskuaz ohartuta, elkarteen gain, orain, Donapaleuko bazter guziak iratzartzea.