Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleu: hiru kantu talde ariko dira uztailaren 19an Bideak gunean

Hiru koruk kantaldia eskainiko dute uztailaren 19an, larunbatarekin, Donapaleuko Bideak gunean. Emanaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta ariko dira Xurxulak, Les Clés du Chant eta Uzta taldeak.

Donapaleu: hiru kantu talde ariko dira uztailaren 19an Bideak gunean
Marikette Duhalde eta Marie-Do Gillentegi. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2026/07/16 15:49

Xurxulak talde berria da, 2024an sortua. Hogei bat kantarik osatzen dute, gehienak beste talde batzuetan kantuan aritutakoak eta elgar ezagutzen zutenak. Iaz elkartzea erabaki zuten, Xurxulak sortzeko xedez. Errepertorio airosa eskaintzen dute, gaur egungo nahiz lehengo kantuekin. Besteak beste, En Tol Sarmientoren Zurekin batera edo Sorotan Beleren hainbat kantu interpretatzen dituzte. Lau botzetan kantatzen dute: emazteetan soprano eta alto, eta gizonetan tenor eta baritono. Gitarraz eta eskusoinuaz lagundurik aritzen dira, Patricia Arhancet talde zuzendari dutela.

Les Clés du Chant taldea, berriz, Gixune aldekoa da. Talde berria da hau ere, eta Anne Pommard da haren gidaria.

Azkenik, Uzta laukote mistoa ariko da. Taldeak botzak eta musika uztartzen ditu bere emanaldietan.

Hiru talde hauek elgarrekin ariko dira uztailaren 19an, larunbatez, Donapaleuko Bideak areto klimatizatuan. Kontzertua 17:00etan hasiko da.

Interesgarri izanen zaizu