Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleu: Ondarearen Egunak Bideak gunean, irailaren 19 eta 20an

Irailaren 19an eta 20an, Ondarearen Egunak ospatuko dituzte Bideak gunean, Donapaleun. Bisita libreak eta gidatuak, herriaren bisita euskaraz eta argazki tailerra izanen dira asteburuan.

Donapaleu: Ondarearen Egunak Bideak gunean, irailaren 19 eta 20an
Alain Zuaznabar-Inda Bideak gunean. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/09/17 17:08

Irailaren 19an, larunbatarekin, eta 20an, igandearekin, Ondarearen Egunak iraganen dira Bideak gunean. Baxe Nafarroako eta Donejakue Bideetako Museoa bisitatzeko parada izanen da, baita Donapaleuko herria ezagutzeko ere. Bestalde, Ravel Off Festibala ere Bideaken izanen da larunbatean 19:00etan.

Baxe Nafarroako eta Donejakue Bideetako Museoaren bisita librea izanen da larunbatean eta igandean, 10:00etatik eguerdira eta 14:00etatik 18:00etara. Igandean, 16:00etan, Donapaleuko herriaren bisita eginen da turismo bulegoaren eskutik. Bisita hori euskaraz izanen da.

Igandean, argazki tailer bat ere proposatuko dute, 14:00etatik 17:30etara. Bisitetan parte hartzeko izena aitzinetik eman behar da antolaketa errexteko. Horretarako, 05 59 65 56 80 telefono zenbakira deitu behar da.

Interesgarri izanen zaizu