Euskal Haziak irakaskuntza katoliko elebiduneko eskolek ateak zabalduko dituzte ebiakoitzean: Etxekopar kolegioak baina baita ere lehen mailako eskolak eta Errekart lizeoak.
Donapaleuko Etxekopar lizeoak bortak zabalduko ditu heldu den ebiakoitzean, urtarrilaren 31n. Berekin batean, kolegioak eta eskolak ere bai, hiruak baitira Euskal Haziak sareko kideak.
Andre Larralde Etxekopar lizeoko zuzendariak azpimarratu du biziki garrantzitsua zaiela hauta elebiduna eskaintzea ttipitik zaharrenetara arte, nahiz eta, Larraldek onartu duen ttipitan arrakasta duen, baina ondotik handitu ahala, ikasleek elebidun saila uzten duten.
Joanen denak bisitatzen ahalko ditu eraikuntzak, irakasleak ezagutzen eta galderak pausatzen. Lizeoari dagokiolarik, proposamen guzien berri hartzen ahalko ditu: hautazko gaier buruz, BTS bost hauter buruz: laborantza, agroelikadura, merkataratzi, eta ingurumena. Heldu den sartzerako CS ardi-esnetan berezitzeko BTS berria plantan ezarriko dute, baxotik landa berezitasun horretan segitu nahiko lukeenarendako, aprendiz gisa.
Bestalde, bigarren orokorra badute edota STAV agronomia edota erizain-laguntzaile ikasketak ere badituzte hautan, bai ere laborantzakoak.
Kolegioan errugbia eta zango-baloia dute hautuzko ikasgai gisa, bai ere, tokiko Outil en main elkartearekin eskuzko lanetan aritzekoa: zurgintzan, konparazione.
Arrangura edo duda guzien partekatzeko momentua izanen dira ate-idekitze horiek, familiek ukan dezaten hauta. Erran behar da orotara 550 bat ikasle direla kolegioa, lizeoa eta BTSetan.