Amikuzeko igerilekuak berritasunak dakartza bedatse honetan, konparazione, hilabeteko harpidetza-kartak balio duela baita Mauleko eta Donibane Garaziko igerilekuetan baliatzeko ere. Jakin, bestalde, elkartasunezko prezioak ere badirela.
Amikuzeko igerilekuak bortak jada zabalik ditu, baina are gehiago edekiko ditu, maiatzean hasiak baitira eskoletako ikasleak bisitan joaten.
Apirila eta maiatzean arratsaldez baizik ez da zabalik izanen, 17:00etatik 19:00etara, baina baita eguerdi eta 14:00ak artean.
Gero, udako ordutegia izanen du, uztaila eta agorrilean, egun guziez zabalik izanen da, igande eta besta egunetan barne, 08:30etatik 19:00ak arte.
Badu berritasunik Amikuzeko igerilukoak eskaintzari dagokiolarik: hilabeteko harpidetza-kartak balio du berdin Donapaleun, berdin Maulen eta Donibane Garazikoan ere. Ureko gimnastika, bizikleta eta akuafobi dira ere berritasunak aurten. Bereziki akuafobi-saioak: helduei zuzendurikoak dira, urean trenpuan sentitzeko saioak dira, urari izua kentzeko eta urean segurki sentitzeko. Julie Apezetxe Donapaleuko igerilekuko harrera-langileak salatu digu galdea jin zaiela amatxi-aitatxiengandik, haien arra-haurren laguntzeko. Aldi guziez 40 minutuko saioa da, eta horiez gozatzeko, lekuak atxiki behar dira harat deituz; jakin bakoitza 10 euskotan dela, baina hamarnaka erosiz gero, bat kitorik da.
Ureko gimanstika eta bizikleta-kurtsoen kasuan ere prezioa bera da eta lekuak atxiki behar dira. Ekainetik aitzina abiatuko dira asteroko kurtso horiek. Konparazione, ureko gimanstika eta bizikletarenak astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan dira; igeriketa-trebatze kurtsoak, berriz, astearte eta ostegunetan.
Ttipi-ttipiek ukanen dute ere uraren hurbiltzeko parada sorosle baten laguntzaz, 5 eurotan saioa. Kasu honetan ere bada manera hilabeteko harpidetza erosteko, zeinak balio baitu hiru igeri-lekuetan.
Jakin badituztela ere elkartasunezko prezioak: familia-kozioa 700 pekoa baldin bada, izan MSAkoa edo CAFekoa, urririk da.
Xehetasunak oro HEMEN bil ditzakezue.