Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleuko Xibaltarreko auzoa historiaz betea da

Historia handia duen Donapaleuko Xibaltarreko auzo horren deskubritzeko, Ttitto Aizagerrekin solastatu gira. Han sortu zen eta bere arbasoengandik jaso zuen auzoari buruzko jakintza partekatu dauku.

Donapaleuko Xibaltarreko auzoa historiaz betea da
Ttitto Aizager Xibaltarren sortu zen, eta gaur egun bere historiaren transmisioa segurtatezn du. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/11/13 18:39

Donapaleun, Xibaltar auzorik famatuena da. Bere tontorretik paisaia miresgarriak eskaintzeaz gain, Xibaltarreko auzoa geroz eta gehiago garatzen ari da. Duela urte batzuk, bestak antolatuko zituzten auzoko gazteek lehen aldikotz, eta gaur egun frontoin baten eraikitzeko xedea biztanleen artean ibiltzen da.

Parada izan da guretzat historia handia duen auzo horren ezagutzeko. Usu entzuten baldin bada Xibaltarreko auzoa bumaheek sortu zutela, eta izena hortik heldu dela, Xibaltarren sortu zen Ttitto Aizagerrek auzoaren izena egiazki nondik heldu den erran dauku.

Interesgarri izanen zaizu