Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleuko Zaldi xuri zalditegiak kudeatzaile berriak ditu

Cécile Harristoy eta Géraldine Saint-Mézard-ek irailean hartu dute Donapaleuko Zaldi Xuri zalditegiaren ardura. Itsas bazterretik barnekaldera etorri dira, 25 zaldirekin eta proiektu berri batekin.

Donapaleuko Zaldi xuri zalditegiak kudeatzaile berriak ditu
Géraldine Saint-Mézard eta Cecile Haristoy. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/09/11 10:00

Irailaren hastapenetik, Cécile Harristoy eta Géraldine Saint-Mézard dira Donapaleuko Zaldi xuri zalditegiko arduradun berriak. Bi kudeatzaileek itsas bazterretik barnekaldera etortzea erabaki dute, eta 25 zaldirekin hasi dute beren ibilbide berria. Zalditegia berritzeko lehen lanak egin dituzte eta lehen kurtsoak ere ematen hasi dira. Lehen asteetan garbiketa lanetan aritu dira. Zaldiekin ariketak egiteko aterpeko lurra ere aldatu dute. Ondoko urratsa kanpoan den trebaketa gunearen berantolatzea izanen da.

Kurtsoak eta jarduera berriak

Zaldi Xurin ohiko zaldi kurtsoak eskainiko dituzte. Zaldien heziketa, jauziak eta arkuarekin tiratzea izanen dira proposamenen artean. Zaldiekin pasealdiak ere eginen dituzte. Bi arduradunek pedagogia tradizionala, lehiaketak eta zaldi-jarduerak publiko guzientzat eskuragarri izatea dute xede. Jadanik hasi dituzte lehen kurtsoak. Lekua bada eta interesa dutenek informazio gehiago eskura daiteke equitation.saintpalais@gmail.com helbiderat idatziz. Zalditegi berriko proiektua ezagutzeko, ate idekiak antolatu dituzte igande huntan, irailaren 13an, 14:00etatik goiti.

Interesgarri izanen zaizu