Euskal Herriko Bertso Txapelketaren laugarren saioa Donapaleun iraganen da urriaren 3an, ebiakoitzez, 17:00etan. Sei bertsolari ariko dira kantuan, Xalbat Alzugarai Etxeberri gai-jartzaile izanen da.
Saioan ez da Xilabako ez Bizkaiko bertsolaririk izanen. Eneko Lazkoz Martinez, Iñaki Viñaspre Simon, Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran Barandiaran, Saioa Alkaiza Guallar eta Sarai Robles Vitas izanen dira oholtza gainean.
Bertsozaleei Donapaleura hurbiltzeko gomita egiten zaie. Saioa zuzenean ere segitu ahalko da Euskal irratietan, Iñaki Etxeleku eta Ramuntxo Christyrekin.