Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleuko eskola publikoan 70 bat ikasle dira sail elebidunean

Donapaleuko eskola publikoak 140 ikaslerekin egin du sartzea, eta horien erdia inguru sail elebidunean ariko da. Euskarazko irakaskuntza hiru irakaslek segurtatuko dute, haur hezkuntzatik lehen mailara.

Donapaleuko eskola publikoan 70 bat ikasle dira sail elebidunean
Aña Arregi euskarako irakaslea. AMIKUZEKO IRRATIA
Artzen Letona
2026/09/08 15:53

Donapaleuko eskola publikoan sartzea 140 ikaslerekin egin dute. Horietarik 70 bat sail elebidunean dira. Euskarazko irakaskuntza hiru irakaslek segurtatuko dute: haur hezkuntzan, irakasle postu oso batek, eta lehen mailan, bi irakaslek denbora erdiz.

Elebiduneko ikasleek eskolako proiektuez eta urtean zeharreko ohiko hitzorduez ere gozatuko dute. Olentzero eta ihauteriak, baita urteko animazioak ere, programaren parte izanen dira. Euskararen inguruko jardueretan, txotxongiloen bertuteak ere ezagutuko dituzte ikasleek.

Bestalde, beroari buru egiteko aire girotua ezarri dute. Ikasle eta irakasleek, beraz, instalazio egokituagoetan hasiko dute ikasturtea.

Interesgarri izanen zaizu