Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Donibane Garaziko Elurti etxe "pasiboaren" ate irekiak urriaren 11n

Klima astearekin bat eginez, bisita gidatuak antolatu ditu Euskadi Eko enpresak “etxe pasiboa” deitzen den etxebizitza batera. Etxe horrek energia gutxi kontsumitzen du neguan bai udan.

Donibane Garaziko Elurti etxe "pasiboaren" ate irekiak urriaren 11n
Euskadi Eko eraikuntzetako Antton Ansola. IRULEGIKO IRRATIA
Jone Barneix
2025/10/09 11:49

Klima astea dela eta, ate irekiak antolatu dira urriaren 11n Donibane Garaziko Elurti etxe pasiboan. Euskadi Eko enpresak, eraikuntza jasangarrian espezializatuak, egun horretan lau bisita gidatu eskainiko ditu: 8:30etan, 10:30etan, 14:00etan eta 16:00etan.

Etxe pasibo bat energia gutxi kontsumitzen duen etxea da, neguan baita udan ere. Horrelako etxeetan, erosotasuna eta efizientzia energetikoa uztartzen dira, ingurumena errespetatuz. Elurti etxea horren adibide argia da, eta bertan Euskadi Eko-k bere bulegoak ere baditu.

Enpresak teknika bereziak erabiltzen ditu kontsumo energetiko ttipiko ziurtagiriak erdiesteko. Besteak beste, lurpeko hodi kanadiarrak, aireztapen sistema bereziak, eguzkiaren eta itzalaren arteko oreka bilatzen duten zur-xaflak, pergolak eta bestelako baliabideak txertatzen ditu eraikinetan. Ondorioz, urte osoan zehar energia kontsumoa minimoa da etxea berotu edo hozteko mementoan.

Bisita gidatu horien bidez, bisitariek parada ukanen dute etxe pasibo baten funtzionamendua eta teknologiak ezagutzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu