Donibane Garaziko Indarra Fitness kirol gela irailaren 29an ideki da, eta jadanik arrakastatsua da. Alde batetik, kurtso kolektiboak proposatzen dituzte, haien bi irakaslek eramanik. Beste aldetik, muskulazio gela bat eskuragarria da.
Azkenean, Donibane Garazik badu bere kirol gela. Indarra Fitness kirol gela irailaren 29an ideki da, Donibane Garaziko geltokiaren parean. Jean Baptiste Meya nagusiak eta Jeanne Cazalet langileak kirol kurtsoak proposatzen dituzte astelehenetik ostiralera, maila eta adin guziendako.
Preseski Jean Baptiste Meya kinesiterapeuta da, eta bere paramedikuntzako formakuntzaren gakoak erabili nahi ditu egunerokoan kirolarien laguntzeko. Kurtso eta kontseiluen bidez, kirola guzier idekia izan zakotela asmoa du.
Horrez gain, kurtso gelaren ondoan, beste espazio bat muskulazioari eta autonomiari dedikatua zako. Egun guziz, 6etatik 22ak arte, muskulazio gela eta tresnak eskuragarriak egoiten dira.
Informazio guziak 06 99 37 40 94 zenbakira deituz, edo indarrafitness.fr webgunean.