Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Donibane Garaziko libertimendua itzuli da

Iaz ez bazen egin, aurten Donibane Garaziko libertimenduak berriz hartu du plaza otsailaren 15ean. Aro xirtxila eta publikoaren harreraz lagundurik, bertso, dantza eta musika artean, nahi gisan plazaratu ahal izan dute obra garaztarrek.

Donibane Garaziko libertimendua itzuli da
Garaztarrak dantza taldeko dantzariak. IRULEGIKO IRRATIA
Mattin Lerissa
2026/02/15 13:30

Otsailaren 15ean iragan da libertimendua Donibane Garazin. Goizeko 10:00etan abiatu dira zitadelatik musikariak, zirtzilak, Garaztarrak taldeko dantzariak, Elixabet Etxandi eta Bittor Thicoipe bertsolariak, karriketan beheiti kabalkada eginez.
Merkatu estalian eman dute ondotik ikusgarria. Zirtzilek iaztik prestatzen ari ziren antzerkian, azken urteko gertakariak umorez berrartu dituzte, herriko politikari eta arduradunak kitzikatuz, matxismoa eta laborarien mobilizazioen gaiak besteak beste plazarat ekarriz. Bertsolariek ere beren ikusmoldea ekarri dute.
Jendea nasaiki bildu da, neguaren bururatzea ospatzeko eta elgarrekin libertitzeko. Bazkari eta besta giroan bururatu da eguna.

Interesgarri izanen zaizu