Donibane Garaziko Maiorga kolegioa, Europari idekia !

Maiorga kolegioaren ingeles eta español erakasleek trukaketaren ideaia ukan dute, 4 gazte urrunetik jin dira.

Donibane Garaziko Maiorga kolegioa, Europari idekia !
Maiorgako erakasle, ikasle eta trukatuak izan diren 4ak
Irulegiko Irratia
2025/04/24 16:36

Agnès Bizcaichipy eta Laura Etxart, español eta ingeles erakasleen ardura pean, joanden astean Bordaleko Europako Etxean herritar zerbitzu gisako bat egiten duten 4 gazte errezebitu dituzte : Hungariatik Duri, Austriatik Nagda, Italiatik Karlota eta Españatik Alba.

Trukaketa aberatsa izan da, 4 gazteek Euskal Herriaz ainitz deskubritu dute, hizkuntza, pilota, gastronomia. Bainan hemengo ikasleek ere ainitz ikasi dute, 4 gazte hauen herrialdeetaz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu