Sartze honetan 53 ikasle dira Baigorriko Donostei kolegioan, eta erakasleen hitzetan, kopuru hori «biziki egokia» da ikasleen segipen pertsonalizatua bermatzeko, baita priektu franko muntatzeko ere.
Kolegioko 3. mailako ikasleek Ameriketar Estatu Batuetako Kaliforniara airatuko dira urri hastapenean. Hiru astez luzatuko den egonaldia izanen da, eta han hainbat jarduera pedagogiko eta kultural burutuko dituzte.
Ikasturtean zehar, egitaraua aberatsa da: Algortako ikastetxe batekin trukaketa, Donostiara ateraldia, Euskal Haziak bestarako ikusgarri baten antolaketa, eta etnologia saileko gazte lehiaketan parte hartzea gaia delarik ipar Euskal herrian lehengo bizi moldea nola zen esplikatzea.
Gainera, ikasleek eski ateraldia eta Auvergnera eginen duten bidaia prest dituzte, sumendien inguruko ezagutza lantzeko. Christine Paulerena, ikastetxeko ingeles eta euskara irakaslearekin xehetasunak.