Otsailaren 23 honetan, Donibane Garaziko Garatenean esku huskako gizonen buruz buruko Frantziako txapelketako finalerdien kondu jokatu da Battitta Ducassou eta Peio Larralderen arteko partida.
A mailako bigarren finalerdian, Battitta Ducassouk irabazi du Peio Larralderen kontra (40-21), eta horrela finalerako txartela eskuratu du. Ducassouk heldu den igande goizean jokatuko du finala 11:00etan Hazparneko Berrian, Pierre Etcheverryren kontra. Etcheverry bere aldetik finalerako sailkatu zen joan den igandean Julen Mariluz irabaziz (40-29). Finala zuzenean hedatuko da Euskal irratietan.
Bestalde, finalerdia aitzin egin zen Pro-Am txapelketako norgehiagokan, Biscouby-Etxegoin bikotea nagusitu zitzaion Bielle-Çubiat bikoteari (40-9).