Frantzisko Franco generalaren heriotzaren berri eman zuen orduko Espainiako presidente Carlos Arias Navarrok. Botz dardartiaz egin zuen, haatik, euskaldun gehienendako besta-eguna izan zen. Hala bizi izan zuen 15 urtetan Joseba Martin Aialak.
Eritasun luzearen buruan, hondarrean, 1975eko azaroaren 20an zendu zen Frantzisko Franco diktadorea. Hain ziren izan haren politika espainola hertsagarria non zendu zen eguna alegerantzaz bete baitzen. Franco partitu bazen ere, alta, frankismoak oraindik dirauela diote hainbat jendek: faxismoaren gorakadak izuarazten baitu bat baino haboro.
Konparazione, zendu eta urte batzuk beranduago Josu Muguruza eta Xanti Brouard Herri Batasuneko parlamentariak eho zituzten.
Haien heriotza du gogoan Joseba Martin Aialak, dikatadorearena baino gehiago. Donapaleun bizi den bilbotarra da Joseba eta 15 urte baizik ez zituen Franco hil zen egunean. Kontatu digu alegerantziaz bete zela haien etxea, bai ere karrikak.