Oztibarreko Ikastolako burasoek hitzordua ematen dute Donaixtin. Programa ikusita, denen gustukoa izanen da: desfilea, sua, musika, kantua, jan-edana eta kantaldi.
Lehenik hitzordua Donaixtiko plazan emana da, ahalaz baserritarrez jantzirik. Handik abiatuko da desfile kantatu eta musikatua Donaixtiko karriketan barna, Basandereak eta Oztibarreko joaldunak lagun. Hiru geldialdi eginen dira, Donaixtiko plazara itzuli aitzin. Plazan su handi bat piztuko da, eta haren inguruan Oztibarreko Ikastolako burasoek prestaturiko jan-edanak dastatzen ahalko dira.
Ondotik, 20:30tan, kantaldia izanen da herriko gelan, Xendarineko Ahizpak, AH! eta Amaren Alabak taldeekin.
