Aiziritze-Gamue-Zohazti (Baxe Nafarroa)

Eguberriko merkatua antolatu du Amikuzeko ikastolak azaroaren 29an

Hogeita hamabost erakusleren lanak atzemanen ditu Aiziritzerat hurbilduko denak. Kasu: ez baita usaian bezala, Donapaleuko merkatu estalian izanen. Salmentez gain, goizetik arrats animazioak ere izanen dira.

Eguberriko merkatua antolatu du Amikuzeko ikastolak azaroaren 29an
2024ko eguberriko merkatua Donapaleuko merkatu estalian. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2025/11/26 08:00

Amikuzeko ikastolak eguberriko merkatua antolatua du azaroaren 29an. Bosgarren aldi honek  berritasunak baditu: hasteko, ez da usain bezala merkatu estalian izanen, baizik eta Donapaleuko Airetik gelan, merkatu estalia obretan baita. Bestalde, haurrendako animazio berriak proposatuko dituzte, hala nola, norberak bere buruari argazkiak egiten ahalko ditu, eguberriko apainketez eta mozorroz lagundurik.

 

Hogeita hamabost bat erakuslek parte hartuko dute, denek tokiko eta kalitatezko salgaiak proposatuz: jateko puskak, edergailuak, arte-obrak, arropak... Zinez denetarik, eguberriko opari guziak egiteko gisan.

 

Egun osoko animazioa izanen da, goizeko 10:00etatik hasi eta arrastiriko 18:00ak arte, jan eta edana barne.

Interesgarri izanen zaizu