Amikuzeko ikastolak antolaturik, eguberriko merkatua eginen dute azaroaren 28an, larunbatez, Donapaleuko airetik gelan. 40 bat saltzaile, artisau eta ekoizle bilduko dira.
Eguberri giroan murgiltzeko parada izanen da Donapaleun. Merkatuko saltokietan artisau eta tokiko ekoizleen eskaintza aurkituko da. Horrez gain, ikastolako familiek prestaturiko eskulanak ere izanen dira ikusgai. Azken egunotan, ikasleak buru-belarri aritu dira eguberriko apaingarriak egiten. Elurrezko panpinak, ezkilak, bonetak eta beste hainbat lan prestatu dituzte merkaturako. Merkatuak ez du eskulan eta salerosketetara mugatuko. Zaldiz ibilaldiak ere proposatuko dituzte, eta haurrek karrika itzulia eginen dute eguberriko jantziekin.