Ainhize-Monjolose (Baxe Nafarroa)

EHLG-ren 21. urtebetetzearen ospakizuna urtarrilaren 17an Ainhiza Monjolosen

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 21. urtebetzea ospatzen du urtarrilaren 17an, larunbatarekin, Ainiza Monjolosen.

EHLG-ren 21. urtebetetzearen ospakizuna urtarrilaren 17an Ainhiza Monjolosen
Euskal Herriko Lanborantza Ganbararen 20. urtebetetzea Ainhiza Monjolosen. EHLG
Mattin Lerissa
2026/01/13 08:12

Urtero, urtarrilean, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako arduradunek bilana egiteko denbora hartzen dute elkartearen urtebetetze eguna kari. Aurten, ospakizuna urtarrilaren 17an iraganen da, parte bat gelan, bestea xapito azpian eta gaualdia Zuentzat etxeko ostatu mitikoan. Goizeko biltzarrean, publikoak elkarteak segurtatu jarraipen eta lan batzuen berri hartzeko parada izanen da.

EGITARAUA:
– 9.30: Harrera, kafea
– 10.00: 2025eko aktibitateen bilana eta 2026ko perspektiben aurkezpena
– 13.00: Aperitifa
– 13.30: Zikiro herrikoia (xapito azpian). 25 €/eusko

MENUA
Kuia salda, zikiroa ilarrekin zerbitzatua, gasna eta sasoiko deserta
Haragirik gabeko platera nahiantentzat: neguko barazki erreak ilarrekin
(Irulegiko arno beltza, Herriko ogia, kafea eta ondokoa barne)

– 17.00: dantza ikusgarri IBAWA konpainiaren eskutik (15mn)
– Gaualdi alaitua

Apairua erreserbatzeko 05 59 37 18 82rat deitzen ahal da edo sarean izena eman.

Interesgarri izanen zaizu