Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Elizaldiak saltegi berria ireki du Donapaleun

Gamarteko Elizaldiak Donapaleun zuen saltegia lekuz aldatu du. Baina ez da leku aldaketa soil bat izan: aldaketak berrikuntzak ekarri baititu.

Elizaldiak saltegi berria ireki du Donapaleun
Leire Loyatho, Elizaldiako etxekandere gaztea, Donapaleuko denda berrian. AMIKUZEKO IRRATIA
Ainize Madariaga
2025/09/22 17:35

Donapaleuko Elizaldia saltegia lekuz aldatu da eta berritasunez mukuru beterik ireki ditu bortak. Lehen medikuak ziren gunean, mediateka parean, obrak egin ditu eta dena arra-berritu du.

Hala, janari eta edari hautua zinez handitu du, eguerdirako prestatzen ditu bazkari eramangarriak tokian berean jan daiztezkeenak, bezeroen autoendako aparkalekua ere badu eta lehen estaian tailerrak egiteko gunea ere apailatzen ari dira.

Interesgarri izanen zaizu