(Baxe Nafarroa)

Emaginak, uste baino lanbide anitzez zabalagoa

Maiatzaren 5ean, nazioarteko emaginen eguna ospatzen da. Usu ospitalean baldin baditugu ere, parada izan da lanaren aniztasunaren aipatzeko.

Emaginak, uste baino lanbide anitzez zabalagoa
Emagina den Naia Changala Anhauzekoa Baionako ospitalean ari da lanean. IRULEGIKO IRRATIA
Xarlot Etxeberri
2025/05/07 18:41

Maiatzaren 5ean, nazioarteko emaginen eguna da. Bost urteko ikasketa intentsiboen ondotik, mediku arloan ari diren profesional horiek eginbehar eta eskubide andana bat dituzte, emazte eta haurrekiko.


Emazteak segitzen dituzten profesional horiek fisiologian egoiten dira, ginekologiko mailan zein haurdunaldian. Erditzeak haien kabuz egiteko gai baldin badira, arazo bat gertatzen delarik, haien pazientea mediku batengana igortzeko eginbeharra dute.


Usu ospitalean lanean ari baldin badira ere, lanbide hori uste baino anitzez zabalago da, gutti aipatzen ditugun praktika batzuekin, perine erredukazioa edo etxean egiten diren erditzeak adibidez.


Naia Changala Anhauzekoaren ezagutza egin dugu. Baionako Ospitalean ari den emagin gazte horrek bere lanbidearen aniztasuna azpimarratu dauku.

Zinez lanbide biziki zabala da, lan egiten ahal da ospitalean, liberalean, PMIan, sexu osasun zentroetan... Zinez ainitz toki esberdinetan lan egiten ahal da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu