Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Emazte bat hil da Donapaleun gertaturiko sute batean

Azaroaren 6 honetan sute bat piztu da Donapaleuko etxebizitza batean, eta 70 urteko emazte bat hil da gertakarian.

Emazte bat hil da Donapaleun gertaturiko sute batean
Donapaleuko Ganbeta karrikako. GOOGLE MAPS
Irulegiko Irratia
2025/11/06 11:05

Azaroaren 6 honetan 9:45etan sute bat piztu da Donapaleuko Gambetta karrikan 40. zenbakiko apartamendu batean. Sua beheko solairuko apartamendu batean hasi da eta lehen solairura hedatu. Auzoek ohartarazita, suhiltzaileak berehala abiatu dira.

Heldu orduko apartamendua osoki kiskalia zen, eta han bizi zen 70 urteko emaztea hilik atzeman dute. Biktima elbarritua zen, ezin izan du ihes egin, eta suaren preso gelditu da.

Donapaleu, Bidaxune, Iholdi, Ahurti, Maule eta Biarnoko Salieseko suhiltzaileak mobilizatuak izan dira. Suaren jatorria oraingoz ez da ezaguna. Charles Massondo Donapaleuko auzapezaren arabera, ez da beste biktimarik izan. Eguerdian, bidea oraindik moztua zen Garaziruntz, baina alokatzaileak berriz ere etxeetara sartzeko manera zuten.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu