Donapaleu (Baxe Nafarroa)

'Emazteak itzalean' dokumentala Donapaleuko zineman aurkeztuko dute

Laetitia Tomassik zuzendutako «Emazteak itzalea» dokumentala urriaren 9an erakutsiko dute Donapaleuko zinema gelan. Ondotik, solasaldi bat izanen da BaskElles eta Les Bascos elkarteetako kideekin. Dokumentalak azken bost urteetan emazteen toponimiare

'Emazteak itzalean' dokumentala Donapaleuko zineman aurkeztuko dute
Micaela Clapison Bask Elles. Micaela Clapison
Artzen Letona
2026/10/08 08:40

Urriaren 9an, ostiralarekin, aurkeztuko dute «Emazteak itzalean» dokumentala Donapaleuko zinema gelan, 20:30etan. Laetitia Tomassi film egileak azken bost urteetan emazteen toponimiaren inguruan egin lana erakusten du dokumentalean. Proiekzioaren ondotik, solasaldi bat eginen dute BaskElles eta Les Bascos elkarteetako kideek. Egilearen arabera, lana «desberdintasun horren kontzientzia hartzeko tresna bat gehiago» izatea dute helburu.

Dokumentala Donapaleun aurkezteak badu berezitasun bat. Laetitia Tomassik Charles Massondo auzapez ohiarekin eramandako lana ere ageri da filmean. Lan horren artean da Jacqueline Bidegorri plazaren sortzea.

Interesgarri izanen zaizu